ASTIGARRAGAKO HERRI ESKOLA
EDUCACIÓN VIAL
Semaforoak, zebrabideak, stop seinaleak... asko dira gidari bezala kontuan izan behar diren arauak.
Bizikleta gainean, guztiak ezagutu eta nola errespetatu ikasten ari dira Astigarragako gaztetxoak, Bide Heziketako saioen barruan.
Bosgarren eta seigarren mailako neska-mutilekin gidari bezala nola jokatu lantzen dute udaltzainek, eta horretarako, hiru talde edo figuratan banatzen dituzte ikasleak: oinezkoak, bizikleta gidariak eta zuzentzaileak. Txandaka, funtzio guztiak betetzea da helburua.
8-12 urte bitarteko gazteak
Udaltzaingoak eta Udalak elkarlanean antolatzen dute Bide Heziketa, eta saioak 8 eta 12 urte bitarteko neska-mutilekin egiten dituzte; heziketa, adinaren araberakoa izaten da. Hirugarren mailako ikasleek Goazen oinez programa lantzen dute; hau da, ikastolara oinez nola joan, zebrabideak nola gurutzatu... Laugarren mailako ikasleek Bidaiari programa lantzen dute; alegia, garraio publikoa nola hartu ikasten dute.