top of page

BIKOTEKA IRAKURTZEN

bikoteka irakurtzen2.jpg

“BIKOTEKA IRAKURTZEN” proiektuaren bitartez irakurketaren ulermenaren konpetentzia hobetu nahi dugu.

 

Irakurketaren konpetentzia oso garrantzitsua da eskolan lorpen onak edukitzeko; eta, bizitzan zehar ikasten jarraitzeko. Bainan irakurtzen ikastea zaila da eta sistematizaturik erakutsi behar da. Pertsonen artean maila desberdinak lortzen dira konpetentzia baliotsu honetan. Bikoteka irakurtzen aniztasun honetaz aberaste da, pertsonen artean dauden irakurketa gaitasun desberdinak erabiliz, guztiek aukera gehiago izan ditzaten ikasketa prozesuan. Programa, berdinen arteko tutoretzan oinarritzen da: bikoteak egiten dira, batek irakasle papera egiten du (erakusten ikasi egiten da) eta, besteak ikaslearen papera egiten du (eta bikotearen laguntzari esker ikasi egiten du). Metodologia honek dituen abantailak frogatuta daude zenbait ikerketetan.

​

Gu ilusioz eta gogoz ari gara proiektu honetan.

bikoteka irakurtzen.jpg
bottom of page