ASTIGARRAGAKO HERRI ESKOLA

BIZIKIDETZA
Astigarragako Herri Eskolako bizikidetzaren helburu nagusia, ikasleek bizitzan izango dituzten egoeretan modu egokian erantzuteko oinarrizko gaitasunak garatzea da. Horretarako, honakoak kontuan hartuko ditugu:
-
Eskola komunitateko partaide guztiak baloratuak eta entzunak sentitu daitezen bermatuko dugu, eskola bizitzan parte aktiboa izan dezaten.
-
Elkarbizitza positiboan sinesten dugu. Eskola komunitatearen partaide guztien harremanak, errespetuzko jarreran oinarrituko dira, guztion onarpenean, eta pertsonak eta ideiak baztertu gabe.
-
Gizon eta emakumeen arteko berdintasunean sinesten dugu, elkarren arteko begirunetik, eta osasuna eta ingurumenaren zaintza eta begirunetik abiatuz.
-
Elkarrizketa sustatzen duen elkarbizitza bultzatuko dugu, adostasunean oinarritua, eta gatazkak giza harremanak eraldatzeko oinarrizko elementutzat hartuko dituena.
-
Eskola komunitate osoaren partaidetza ziurtatuko dugu inguru inklusibo eta normalizatu batean, inor diskriminatu gabe: arauak adostu eta errespetatzeko orduan, konpromisoak hartzeko orduan...
-
Desberdintasunak ezaugarritzat hartzen ditugu, eta ez faktore diskriminatzaile moduan. Desberdina izateagatik inor baztertua edo gaizki tratatua ez izateko beharrezko bideak jorratuko ditugu.