top of page

GU ERE BERTSOTAN

“Gu ere bertsotan” proiektua orain urte batzuk martxan jarri zen.

 

Bertan, asteroko maiztasunarekin eta bertsolaritzak eskaintzen dituen bitartekoak baliatuz, irudimena, diskurtsoak garatzeko gaitasuna, hizkuntzarekiko harreman ludikoa, elkarrizketarako zein temarako baliabideak, arrazoiketa kritikoa eta abar luze bat lantzen ditugu gelan.

 

Horretarako Gipuzkoako Bertsozale Elkartetik irakasle bat bideratzen da eskolara, ikastetxeko beste irakasle batekin elkarlanean proiektua aurrera eramanez.

 

        Hori dela eta, urte osoan landutakoa jendaurrera eramateko asmoarekin antolatzen ditugu ekaineko jaialdiak. Haurrentzat motibagarri direla ikusi dugu, eta familientzat ere landutakoa ikusteko aukera egokia izan daiteke. 

GU ERE BERTSOTAN.jpg
bottom of page