ASOCIACIÓN DE PADRES-MADRES

Guraso Elkartea, elkarlan eta partehartzerako eskolako organoa da eta helburu nagusia bertako Hezkuntza proiektuan parte hartze aktiboa izatean datza, alegia, eskola bizitzan eragitea.

Parte hartzeko modu anitz dagoela jakinik, ahal duzuen heinean parte hartzera animatu nahi zaituztegu hemendik, ziur baikaude modu batera edo bestera eskolako proiektu globalean nola eragin aurki dezakezuela. Hona hemen zenbait modu:

- Batzordeak: eskolaz kanpoko batzordea, ekonomia batzordea, haur txokoa, ekitaldien batzordea, jangela batzordea, euskara batzordea, iraunkorra, OOG, Eskola handitu eta DBH Astigarragan, Giza baliabideen batzordea eta guraso eskolako batzordea.

- Zuzendaritza batzordeko bilerak: elkarteak hilean behin egingo ditu bere bilerak, ikasturte hasieran web orrian zintzilikatuko den egutegiaren arabera.

- Urteko ohiko batzar orokorra: azaroan deituko da.

Astigarragako

Herri Eskola

Santio Zearra 4, 20115

Astigarraga