Euskalduna
Gure eskolako eta harremanetako hizkuntza nagusia euskara da eta euskal hiztun sentitzen gara; ezinbestekotzat jotzen dugu euskararen ezagutza eta erabilera bai esparru akademikoan, bai ludikoan. Euskararen eta euskal kulturaren transmisio, garapen eta sustapenarekin konpromiso handia dugu.


Garapen integrala-hezkuntza emozionala
Pertsona bere osotasunean kontuan hartzen dugu, horregatik irakaskuntza akademiko hutsetik aldenduko den hezkuntza integrala eskainiko dugu. Jakin-mina sustatzeaz gain, haurren autonomian oinarritutako jarrerak (elkartasuna, iniziatiba eta jarrera kritikoa) bultzatuko ditugu, gizarteratze aktiborako prestatzeko.


Elkarbizitza
Gure eskolak honako hauek bultzatuko ditu: berdintasuna, errespetua, tolerantzia, elkartasuna eta lankidetza. Hiritar aktibo eta kritikoak prestatuko ditu.


Inklusiboa
Eskola plurala eta bidezkoa nahi dugu, aukera berdintasuna bermatzen duena; konpentsatzailea, desberdintasun sozialak gainditzen saiatuko dena.


Hezkidetzailea
Gizonen eta emakumeen arteko berdintasun eremua egiazkoa; neska eta mutilen eskubideen berdintasunetik abiatuta, gizarte ez-sexista baterako hezteko ahalegina egingo duena.


Parte-hartzailea
Gure ikastetxean, eskola komunitate (familia, ikasleak, ez dozenteak, irakasleak) osoaren lankidetza sustatzen dugu, ingurunean errotuz.

Akonfesionala
Eskola laikoa gara. Erlijio guztiak errespetatuko dira.