top of page

CONVIVENCIA

logo.jpg

IKASLEEN BIZIKIDETZA BATZORDEA

 

Ikasleen bizikidetza batzordea zer da?

Guztion harreman egokiak zaindu eta bermatzeko taldea, errespetua eta elkarlana bultzatzen dituena.

 

Zertarako biltzen da?

Guztion interes eta beharrak aztertzeko; eskolako, gelako, jolas-eremuko, jangelako… arauak adosteko; sortzen diren gatazkak bideratzen laguntzeko…

 

Nork parte hartzen du batzorde honetan?

LH3tik LH6ra, ikasgela bakoitzeko gelako ordezkari batek parte hartzen du.

 

Zein dira gelako ordezkarien lanak?

1.- Ikasleen bizikidetza batzordeko bileretan parte hartuko du. Berak ezin izango balu, bere ordezkoa joango litzateke.

2.- Bere gelako bozeramailea/mezularia da.

3.- Ordezkarien bileretan azaltzen dena jaso eta ondoren gelan azaldu beharko du.

4.- Gelako koadernoaren arduraduna da. Gela bakoitzean Bizikidetza koaderno bat egongo da eta bertan idatziko dira gelan adostutako mezuak eta bileretan landutako gaiak.

bottom of page