top of page

IKT 

ikt heldutasun.jpg

Azken urteetan, Astigarragako Herri Eskolak urrats nabariak eman ditu Informazio eta Komunikazio  Teknologia (IKT) alorrean.

Hasieratik Eskola 2.0 programan eta Sarezkuntzan parte hartu dugu eta ikasgelak digitalizatzen ahalegin handiak egin ditugu.

Era berean Teknologia Heldutasun Proiektuan MAILA ERTAINA lortu dugu.

 

Gaur egun gure lanak konpetentzia digitalarekin lotuta ditugu, lankidetza- eta telematiko-proiektuak bultzatuz.

 

Eskola komunitateak Hezkuntzarako Google Apps-ak erabiltzen ditu.

Familia-eskolaren arteko komunikazio idatziak e-mailez bidali-jasotzen dira.

Familiek INIKA programaren bitartez haien seme-alabei buruzko informazioa jasotzen dute.

Irakasleriak irakaskunza- eta komunikazio-prozesuetan baliabide digitalak erabiltzen ditu.

Era berean, erdi eta goi zikloan ikasleriak  Chromebook gailuekin lan egiten du, eta egunerokotasuneko proiektu bidezko lanketan, proiektuen garapenean, iturri eta gailu digitalak erabiltzen ditu, konpetentzia desberdinak garatuz.

bottom of page