top of page

AGENDA 21

AGENDA 21.jpg

ZER DA ESKOLAKO AGENDA 21:

Gure herriek eta gure Derrigorrezko Hezkuntzako ikastetxeek jasangarritasunaren aldeko heziketa bultzatzea erabaki dute eta horretarako ESKOLAKO AGENDA 21 proiektua aurrera eramatea erabaki dute herrian eta ikastetxean. Beraz, Eskolako Agenda 21 guztion konpromisoa da, eta, bestetik, ikastetxearen eta haren ingurunearen ingurumen eta gizarte hobekuntzaren aldeko ekintza plana da.

ZEINTZUK DIRA ESKOLAKO AGENDA 21EN HELBURUAK?                 

  • Berrikuntza eta hezkuntza-kalitatea lortzen saiatu, gure ikasleengan arazoak konpontzeko gaitasunak garatu eta ikasleak herritar partehartzaileak izaten ohitu.

  • Eskolan eta herrian dauden gizarte eta ingurumen arazoak gure ikasleek ezagutu ditzatela eta hobekuntzarako proposamenak eta alternatibak adostu eta martxan jarri.

  • Ikastetxea ingurumen-eta gizartearen aldeko praktika baten eredua bilakatu.

Urtero gai bat lantzen dugu, aurten ???????? gaia landuko dugu, eta eskolan, etxean eta herrian gai horren inguruan dauden arazoak aztertuko ditugu. Aztertu eta gero helburu batzuk finkatuko ditugu eta lanean hasiko gara.

ETA ZER EGIN DEZAKEGU GURASOOK ETXEAN?

Eskolako Agenda 21en lantzen ari diren gaiak familian landu. Familiaren eragina eskolarena baino handiagoa da ikasleen lorpenetan: bikoitza adituen esanetan.

Aldizkaria-Klima aldaketa.jpg

HARITZA LANDATU DUGU IBAI PARKEAN

GELA BAKOITZEKO ARDURADUN BAT, GUZTIRA 17 IKASLE JOAN DIRA

bottom of page