ASTIGARRAGAKO HERRI ESKOLA
BIKOTEKA IRAKURTZEN
“BIKOTEKA IRAKURTZEN” proiektuaren bitartez irakurketaren ulermenaren konpetentzia hobetu nahi dugu.
Bartzelonako Unibertsitate Autonomoak sortutako hezkuntza programa da Bikoteka Irakurtzen, EAEko eskola askotara hedatua dagoena. Gurean, 2013/14 ikasturtea ezgeroztik garatzen den programa dugu.
Programaren helburuak honakoak dira:
-Irakurketa gaitasuna hobetzea.(ulermena bereziki).
-Ikasleen arteko kooperazio gaitasuna hobetzea.
-Familien parte hartzea sustatzea.
Egunerokotasunetik ateratako testu anitz eta ezberdinen bidez,irakurketa ulermenerako egoera errealak bilatuko dira. Ikasle batek tutorearena egiten du eta besteak ikaslearena, berdinen arteko tutoretza bultzatuz.
Familien parte hartzea sustatzeko, etxean ere hainbat testu lantzen dituzte programak irauten duen hiruhileko osoan zehar eta behar den bezala egiteko, bilera monografiko batean eskaintzen zaie familiei behar duten prestakuntza programa garatzeko.
Tutoreak, ikasteko modurik hoberena irakastea delako ikasten du eta ikasleak bere beharretara egokitutako laguntza jasotzen duelako.
Proiektua Lehen Hezkuntzako 2., 3. eta 4. mailetan garatzen da gurean, beti bigarren hiruhilekoan eta honako modu ezberdin hauetan:
LH 2. mailan: LH 4. mailakoen tutorizatuak izaten dira, alegia 4. mailakoen ikasleak.
LH 3. mailan: Berdinen artean egiten da, mailakideen artean, txandaka izaten dira tutore edota tutorizatu.
LH4. mailan: 2. mailako ikasleen tutore izatea egokitzen zaie.